Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
556

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetan suteak itzaltzeko gailuen mantentzea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/020.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: suteak itzaltzeko gailuen mantentzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: Vitoria-Gasteiz.

2. lotea: Donostia.

3. lotea: Bilbao.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 36.008,26 euro, BEZik gabe (43.570,00 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea:

www.contratacion.euskadi edo www.euskadi.eus/contratacion

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 15eko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua) M eraikina-3. Solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraiki:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Proposamen ekonomikoa: 100 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea:

Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Donostia kalea, 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz.

Data: 2017ko otsailaren 28ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 18a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala