21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 4 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
545
IRAGARKIA, Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2016ko abenduaren 28ko Erabakiarena, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituena.
Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2016ko abenduaren 28an egindako bilkuran, beste erabaki batzuen artean, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea erabaki zuen. Prezio publikook ondoko hauek dira:
1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik (I. eranskina ikusi):
(a) Aretoak hutsik daudela eta, bezeroak muntaia egin beharko du. (b) Aretoak bileretarako muntaturiko aretoak dira.
– Aretoak segidan bi egun baino gehiagorako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera prezio publikootan % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.
– Partzuergoko entitateek bi jarduera ofizial egin ditzakete dohainik.
– Egoitza Miramar Jauregian duten entitateek % 45eko deskontua dute.
2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik (II. eranskina ikusi):
Ikus-entzunezko baliabideak egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, prezio publikook % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.
3.– Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.
4.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, ordainduko da zerbitzua bera eskatzen denean. Gainontzeko prezio publikoa zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.
5.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak honako era hauetakoren batean ordaindu beharko dira:
a) Finantza-entitateetako txeke edo taloien bitartez.
b) Finantza-entitateetako transferentzia bidez.
Donostia, 2016ko abenduaren 28a.
Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.