16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
437
IRAGARKIA, administrazio-espediente bat bidaltzeari eta 789/2016 prozeduran interesdun direnak epatzeari buruzkoa.
Bilboko Club Deportivo de Expass de Bridge-k eskatuta administrazioarekiko 789/2016 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta) jarri da, Bilboko Club Deportivo de Expass de Bridge Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea ezesten duen 2016-03-29ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2016-09-14ko Ebazpenaren aurka; era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun diren guztiak epatzen dira, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren interes legitimoen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.