Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
434

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2016ko azaroaren 18ko ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, entzunaldi-izapidea egiten da, irakasleak ordezkatzeko hautagaien zerrendatik zerrendakide bat kanporatu aurretik.

Aipatutako ofizioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balio izango du harentzat. Gainera, honako ohartarazpen hauek egiten zaizkio:

Hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ofizio horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegian) berez edo ordezkari baten bidez agertu beharko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 13a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala