Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
431

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bilbo-Donostia lineako 99/408 eta 99/623 kilometro-puntuetan dauden Txarako eta Txikierdiko trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua idazteko laguntza-zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: Bilbo-Donostia lineako 99/408 eta 99/623 kilometro-puntuetan dauden Txarako eta Txikierdiko trenbide-pasaguneak kentzeko eraikuntza-proiektua idazteko laguntza-zerbitzua.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 135. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita bost mila (65.000,00) euro, BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko azaroaren 15a.

b) Esleipenduna: Girder Ingenieros, S.L.P.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamabost mila eta ehun euro (35.100,00), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: bost (5) hilabete.

Bilbao, 2016ko abenduaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala