16. zk., 2017ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 3 orri.)
- EPUB (239 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
426
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, Alonsotegi-Oxinorte 1 eta 2, 132 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpekoak Barakaldoko udal mugartean. Linea hori Iberdrola Distribución Eléctrica SAren titulartasunekoa da.
Erref.: L-8325 GHI-TLE
Esp.: AT-H-2015-08
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea Barakaldoko udaletxera joan daitezen; izan ere, udalerri horretan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egunean eta orduan jasoko dira aktak, eta zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen edo interes ekonomikoen titularrek, nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere, idazki baten bitartez Bilboko lurralde-ordezkaritzako bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua), aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.
Halaber, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 10a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.