15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
413
EDIKTUA, delitu arinei buruzko 550/2016 berehalako judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrez andreak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinei buruzko 550/2016 judizioan, epaia eman duela 2016-09-28an Angela Fernandez Zabalegui andreak, epaitegi honetako epaileak.
Ezinezkoa izan da Denis Antoine Gonzalo jauna (pasaporte zk.: 15031330096). Hori dela eta, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.
Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko abenduaren hamabian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.