Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
408

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 503/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martínezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, neurriak aldatzeko 588/2015-D prozedura izapidetzen ari da, eta haren autoetan 2016-12-13ko epaia eman da; interesdunak eskura du epaia bulego judizial honetan.

Jorge Félix Ponce Alonsori legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean, epaitegi honetan.

Bilbao, 2016ko abenduaren 13a.

Justizia Administrazioaren letradua,

ENRIQUE SIERRA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala