Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
407

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 424/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 424/2016-K.

Alderdi demandatzailea: Roberto Gomez Sierra.

Alderdi demandatua: Ana Carla Pereira De Franca.

Gaia: dibortzioa.

Bilbao, bi mila eta hamaseiko azaroaren hamaseia.

Nik, Maria del Mar Gil Cordobesek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 424/16-K prozedura bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko azaroaren 26an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko abenduaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala