15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
405
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1032/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1032/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Arketa Abogados S.L.
Abokatua: Aitor Porres Soriano.
Prokuradorea.
Demandatua: Rockwell Galvan Ngui.
Gaia.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-11n. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Aitor Arketa Zabala jaunak Arketa Abogados, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Rocwell Galván Ngui jaunaren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 205 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.
Rocwell Galván Ngui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2016ko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.