Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
404

EDIKTUA, 75/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L275/2016 prozedura arrunteko apelazioa.

Apelatzailea: Promociones Silluna, SL.

Apelatua: Leioako Bilbao kaleko 4ko, 6ko eta 2ko jabekideen erkidegoa, eta beste batzuk.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIAREN ZENBAKIA: 183/2016

Ilmas. Sras.

María Elisabeth Huerta Sánchez andrea

Leonor Cuenca García andrea

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbon, bi mila eta hamaseiko ekainaren hamazazpian.

EPAITZA

Ezesten dugu Atela Arana prokuradoreak Promociones Silluna SLren ordez eta bera ordezkatuz jarritako apelazio-errekurtsoa, Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2015eko apirilaren 22an emandako epaiaren kontrakoa. Epai hori erroilu honetan aipatzen den 743/09 judizio arruntaren autoen gainean eman zen. Errekurtsoa ezetsita, beraz, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena. Gora jotze honetako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza eratutako gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 007516. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtso-idazkiarekin batera, tasa judiziala ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da, behar bezala balidatua, ez bada 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespenetako bat.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Aurora Puerta Adam eta Iñaki Ruiz Torrebiarte apelatuen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala