15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
403
EDIKTUA, 491/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.
Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko L2 491/2016 apelazioa.
Alderdi errekurtsogilea: Sara Saez Rexach.
Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.
Abokatua: Javier Martinez Hernandez.
Alderdi errekurritua: Alexander Gonzalez Valencia.
Gaia: neurriak aldatzea.
Aipatutako judizioan 378/16 epaia eman da 2016-12-02an, eta haren epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:
«I.– Ezesten dut M.ª Mercedes Marco Sáez de Ormijana epaitegietako prokuradoreak Sara Sáez Rexach andrearen izenean eta ordez jarritako apelazio-errekurtsoa. Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 355/2017 autoetan 2016ko ekainaren 23an emandako epaiaren aurka jarri zen errekurtso hori.
II.– Erabakitzea apelatzaileak errekurritzeko jarritako gordailua galduko duela.
III.– Alderdi apelatzailea kondenatzea apelazio-kostuak ordaintzera».
Alexander Gonzalez Valencia jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.