Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
401

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 13/2016 Ebazpena, irailaren 6koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena; horren bidez, Gobernu Kontseiluak hartu duen erabaki bat argitara ematen da, zeinaren bidez Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartzen baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak atzeman dira ebazpen honen testuan: 13/2016 Ebazpena, irailaren 6koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena; horren bidez, Gobernu Kontseiluak hartu duen erabaki bat argitara ematen da, zeinaren bidez Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartzen baita –2016ko urriaren 19ko (asteazkena) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (198. zk.) argitaratu da–. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/32) orrialdean, euskarazko bertsioan, 12. taulan, Lan-kontratu finkoko langileak dioen lekuan, oin-ohar hau gehitu behar da:

«Honako taula honetan bildu diren guztizko kopuruak ez datoz bat 5.2 atalean bildutakoekin. Hori gertatzen da lan-kontratudun langile batzuk funtzionarioen lanpostuak betetzen ari direlako, eta Lanbideko lan-kontratudun langile batzuen ordainsari-mailen kodeak eta lan-kontratudun langileen mailak bat ez datozelako.»

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/33) orrialdean, euskarazko bertsioan, 13. taularen oin-oharrean:

Honela dio:

«Honako taula honetan bildu diren guztizko kopuruak ez datoz bat 3. atalean bildutakoekin. Hori gertatzen da lan-kontratudun langile batzuk funtzionarioen lanpostuak betetzen ari direlako, eta Lanbide bidezko langile batzuen ordainsari-kodeek eta lan-kontratudun langileen ordainsari-mailek bat egiten ez dutelako (azken horiek zortzi milaka antolatzen dira).»

Baina hau esan behar du:

«Honako taula honetan bildu diren guztizko kopuruak ez datoz bat 5.2 atalean bildutakoekin. Hori gertatzen da lan-kontratudun langile batzuk funtzionarioen lanpostuak betetzen ari direlako, eta Lanbideko lan-kontratudun langile batzuen ordainsari-mailen kodeak eta lan-kontratudun langileen mailak bat ez datozelako.»

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/42) orrialdean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«2000ko LEP aztertzen amaitzeko, gainkualifikazioa ote dagoen aztertuko dugu. Bestela esanda, pertsona horiek kidego horretan jarduteko behar den prestakuntza baino prestakuntza handiagoa duten zehaztuko dugu.»

Baina honela esan behar du:

«2000ko LEP aztertzen amaitzeko, onartutako pertsonen artean gainkualifikazioa ote dagoen aztertuko dugu. Bestela esanda, pertsona horiek kidego horretan jarduteko behar den prestakuntza baino prestakuntza handiagoa duten zehaztuko dugu.»

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/42) orrialdean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«21. TAULA.– Taldean behar den baino titulazio handiagoa duten eta probak gainditu zituzten pertsonak, sexuaren eta titulazio-taldearen arabera. Datu absolutuak eta % bertikalak. LEP 2000.»

Baina honela esan behar du:

«21. TAULA.– Pertsona onartuak, sexuaren eta titulazio-taldearen arabera, zeinek taldean behar den baino titulazio handiagoa baitute. Balio absolutuak eta % bertikalak. LEP 2000.»

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/44) orrialdean, euskarazko bertsioan, 23. taulan,

Honela dio:

«Genero-arraila -% 1,45».

Baina hau esan behar du:

«Genero-arraila -1,45».

– Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren erabakiaren eranskinean, 2016/4401 (148/46) orrialdean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«27. taula.– Gainditu zuten pertsonen banaketa C, D eta E taldeetan, titulazio-taldearen eta sexuaren arabera. Datu absolutuak eta % bertikalak. LEP 2008.»

Baina hau esan behar du:

«27. taula.– C, D eta E taldeetan onartutako pertsonen banaketa, titulazio-taldearen eta sexuaren arabera. Balio absolutuak eta % bertikalak. LEP 2008.»


Azterketa dokumentala