15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
400
AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez betetzeke uzten baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2016ko abenduaren 1eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat (2016ko abenduaren 12ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Kabinetean, goi-kargudunaren idazkariaren lanposturako (520010 kodea eta 170 dotazioa) deialdia betetzeke uztea.
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 11.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.