Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
399

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Mikel Garmendia Mujika jauna idazkari nagusi izendatzeko dena.

Behin hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektorerako hautetsi; ondoren, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez, UPV/EHUko errektore izendatu zuten (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).

Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 186. eta 188. artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmenen babesean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mikel Garmendia Mujika jauna unibertsitateko idazkari nagusi izendatzea.

Bigarrena.– Irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala