Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
393

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Agustin Erkizia Olaizola jauna Gipuzkoako Campuseko errektoreorde izendatzeko dena.

Hauteskunde-prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektore hautetsi gisa; ondoren, UPV/EHUko errektore izendatu zuten, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).

Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183. eta 185. artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmenen babesean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agustin Erkizia Olaizola jauna Gipuzkoako Campuseko errektoreorde izendatzea.

Bigarrena.– Dagozkion irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.

Errektorea,

Nekane Balluerka Lasa.


Azterketa dokumentala