15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
389
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Marta Barandiaran Landín andrea Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde izendatzeko dena.
Behin hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektorerako hautetsi; ondoren, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez, UPV/EHUko errektore izendatu zuten (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).
Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183. eta 185. artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmenen babesean, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Marta Barandiaran Landín andrea Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde izendatzea.
Bigarrena.– Dagozkion irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.