15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
380
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Maite Zelaia Garagarza andrea Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde kargutik kentzeko dena.
Behin hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzorde Nagusiak, 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran, Nekane Balluerka Lasa andrea aldarrikatu zuen UPV/EHUko errektorerako hautetsi; ondoren, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuaren bidez, UPV/EHUko errektore izendatu zuten (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA).
Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183. artikuluaren bidez emandako ahalmenen babesean, honakoa
EBAZTEN DUT:
Maite Zelaia Garagarza andrea Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.