15. zk., 2017ko urtarrilaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
377
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Informazio eta Komunikazio Teknologien Gerenteordetzak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko irailaren 30eko ebazpenean (2016ko urriaren 17ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Concepción García Cebrián izendatzea behean azaltzen den lanpostu hutsa betetzeko.
– Izena: Zuzendaritza-kargudunaren idazkaria.
– Erref.: F 939.
– Eskala: Administraria/ Administrari laguntzailea.
– Taldea: C/D.
– Zenbatgarrena: 24.
– Maila: 19.
– Hizkuntz eskakizuna: 2 ; 2014-01-31
– Langunea: Informazio eta Komunikazio Teknologien Gerenteordetza.
– Campusa: Bizkaia.
Bigarrena.– Izendapen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia unibertsitatearen estatutuen 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 9a.
Gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.