14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
362
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita hornidurako administrazio-kontratu bat formalizatu dela zenbait txertoren dosiak eskuratzeko: helduen A hepatitisaren aurkakoa, helduen B hepatitisaren aurkakoa, haurren A hepatitisaren aurkakoa eta txerto hirukoitz birikoa (Espedientea: 13/2017-S).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 13/2017-S.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Deskribapena: helduen A hepatitisaren aurkako, helduen B hepatitisaren aurkako eta haurren A hepatitisaren aurkako txertoen dosiak eta txerto hirukoitz birikoaren dosiak eskuratzea.
c) EAE (nomenklatura-erreferentzia): 33651600-4.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.151.904 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 575.952 euro, BEZik gabe. BEZa: 23.038,08 euro. Guztira, BEZa barne: 598.990,08 euro.
6.– Kontratua formalizatzea.
a) Esleipenaren eguna: 2016ko azaroaren 30a.
b) Formalizazioaren eguna: 2016ko azaroaren 26a.
c) Kontratista:
1. lotea: helduen B hepatitisa: betetzeke.
2. lotea: helduen A hepatitisa: betetzeke.
3. lotea: haurren A hepatitisa: Glaxosmithkline SA.
Esleipenaren zenbatekoa: 51.392 euro, BEZik gabe; 53.447,68 euro, BEZa barne.
4. lotea: txerto hirukoitz birikoa: Sanofi Pasteur MSD SA.
Esleipenaren zenbatekoa: 226.050 euro, BEZik gabe; 235.092 euro, BEZa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.