14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
356
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1264/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1264/2015, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Pilar Romero Vallespi.
Alderdi demandatua: Antonio Gómez Pérez.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
590/2016 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1264/2015 prozeduran emana, zeinetan parte izan diren, batetik, demandatu gisa Pilar Romero Vallespi, eta, bestetik, demandatu gisa Antonio Gómez Pérez. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Antonio Gómez Pérez demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.