14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
337
3415/2016 EBAZPENA, 2016ko abenduaren 23koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Alfredo Rodríguez-Antigüedad Zarrantz jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Neurologiako zerbitzu sanitarioko buru, lau urteko epe luzagarri baterako.
Ekainaren 7ko 2171/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Neurologiako zerbitzu sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio-batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alfredo Rodríguez-Antigüedad Zarrantz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Neurologiako zerbitzu sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alfredo Rodríguez-Antigüedad Zarrantz jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Neurologiako zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera izango du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2017ko urtarrilaren 9a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak epe hori amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren 6. zenbakian aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2016ko abenduaren 23a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari kudeatzailea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.