13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
331
EDIKTUA, 2016ko abenduaren 20koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 01/2016/105 espedientea ebatzi dela.
Aipatu ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Lurralde-ordezkariaren ebazpen bidez bukatu da espediente hori, I12016000027671 arau-haustearen akta dela-eta Segur Euskal Services, S.L. (IFZ: B75096156) enpresari ireki zitzaiona. Ebazpen horretan, baiesten da arau-haustearen aktan jasotako proposamena, eta, beraz, enpresari 2.000,00 euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Enpresa horri jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017-02-21a izango da, eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:
Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 0116010500245.
Identifikazioa: 210217.
Zenbatekoa: 2.000,00 euro.
Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 21a.
Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaria,
ÁLVARO IRADIER ROSA.