Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
262

IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 4koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Egintza hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Gasteiz), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 4a.

Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,

OLATZ CORA GALLASTEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala