Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
256

IRAGARKIA, B-54/2016-T zehapen-prozeduran, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Yasheng Li jaunari (AIZ: X-5716986-Z) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario bat egiteagatik (ekainaren 25eko 18/1998 Legearen aurkako arau-haustea). Hori dela eta, isun bat jartzen zaio, guztira 30 eurokoa.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, bai eta Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren aurrean ere, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Espedientea aztergai egongo da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa honako epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera banku eta kontu hauetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxa Bank - K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez ordainaraziko zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainak jarrita.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko azaroaren 30a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala