11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
250
IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazioko zuzendariarena, helburu hau duen zerbitzu-kontratua formalizatzeari buruzkoa: Eusko Jaurlaritzako langileen lanpostuko jardun elebidunerako mintegiak eta jarduera idatziak zuzentzeko proiektua.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: C02/007/2016.
d) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzua.
b) Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako langileen lanpostuko jardun elebidunerako mintegiak eta jarduera idatziak zuzentzeko programa.
c) Loteak: bai, 2.
d) CPV: 80580000-3.
g) Lizitazio-iragarkia non argitaratu den: kontratatzailearen profila, EBAO, BOE eta EHAA.
h) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2016-06-29, 2016-07-02, 2016-07-07 eta 2016-07-11, hurrenez hurren.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.103.800 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 1.551.900 euro. Guztira: 1.551.900 euro (BEZetik salbuetsitako jarduera).
6.– Kontratuaren formalizazioa.
a) Esleipenaren data: 2016-11-24.
b) Formalizazioaren data: 2016-12-22.
c) Kontratista: 1. lotea: UTE Ardatz-Urrats-Ulibarri III; 2. lotea: Euskaraz Kooperatiba Elkartea-AEK.
d) Esleipenaren zenbatekoa.
1. lotea. Zenbateko garbia: 1.072.972 euro. Guztira: 1.072.972 euro.
2. lotea. Zenbateko garbia: 478.928 euro. Guztira: 478.928 euro.
e) Esleipendunaren eskaintzaren abantailak: kontratatzailearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean zehazten dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.