11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
245
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 248/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 248/2015.
Alderdi demandatzailea: Maria Begoña Ramirez Goitia.
Alderdi demandatua: Rafael Gaviro Santos.
Gaia: dibortzioa.
Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan dibortzioari buruzko 248/16-B prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan ebazpena eman baita 2016ko azaroaren 17an. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.