Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
244

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 345/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (345/2016).

Demandatzailea: Mariela Coca Panozo.

Abokatua: Jorge Arteagabeitia Oyanguren.

Prokuradorea: Amalia Rodríguez Zúñiga.

Demandatua: Rodrigo Apaza Ferrufino.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Mariela Coca Panozok Rodrigo Apaza Ferrufinoren aurka jarritako demanda, eta, beraz, euren XXXXX seme adingabearekiko harremanak arautzeko neurriak onartu ditut; honako hauek dira neurriok, hain zuzen ere:

A) Rodrigo Apaza Ferrufino jaunak XXXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio; zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Semearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 120 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIk dituen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak, ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

D) Seme adingabeari eta amari esleitzen zaie familia-etxebizitzaren erabilera. (Etxebizitzaren helbidea: Anteiglesia plaza, 5-2-3 zenbakia, 48902 Barakaldo).

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rodrigo Apaza Ferrufino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko abenduaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala