11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
241
EBAZPENA, 2016ko abenduaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko azaroaren 8ko Ebazpena zuzentzeko dena. Horren bidez argitara eman zen unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako langileen plantillak, hau da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Musika Kontserbatorioetakoak, Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira aipatutako ebazpenean (2016ko azaroaren 22ko EHAA, 221. zenbakia) eta zuzendu egiten da jarraian:
1.– I. eranskinean, 2016/4951 (23/4) orrialdean, ez da agertu behar Arrasateko IES Arrasate BHIn:
Abizenak eta izena: Altube Eraña Irune, NAN: 15366177, Espezialitatea: INGELESA, HE: 2 B/V, Aldia: 1.1
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.