11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
234
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondo kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenean (2016ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondo kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2016/5617 (19/4) orrialdean, honela dio:
«APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 90,00 puntu).»
Baina honela esan behar du:
«APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 100 puntu).»