Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
83

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilbao - Donostia lineako 85+448 K.P.-an dagoen Santa Klarako (Zarautz) Trenbide Pasagunea kentzeari buruzko lizitazioa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskribapena: Bilbao - Donostia lineako 85+448 K.P.-an dagoen Santa Klarako (Zarautz) Trenbide Pasagunea kentzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 187. zk.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi berrogeita hamar mila laurehun eta berrogeita hamalau euro eta bederatzi zentimo (2.050.454,09), BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Data: 2016ko azaroaren 25a.

b) Esleipenduna: UTE Construcciones Zubieder, S.L. - Construcciones Mariezcurrena, S.L. - Ecisa, Compañía General de Construcciones, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat bostehun eta laurogeita hemezortzi mila ehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogeita bost zentimo (1.598.194,45), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: hemezortzi (18) hilabete.

Bilbao, 2016ko abenduaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala