244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5542
IRAGARKIA, B-20/2016-S zehapen-prozeduran, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitakoan, egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Tusmercados, S.L. entitateari (B-95781035 – IFK) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko abenduaren 5ean izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batengatik irekitakoan.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairua) Bilbao– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2016ko abenduaren 5a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.