Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5541

EDIKTUA, 2016ko azaroaren 16koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan ofizioz ezeztatu direla Kirol Klub eta Kirol Elkarteen ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren preskripzioetara egokitu ez diren kirol-klub eta -elkarteen inskripzioak.

Ezinezkoa izan da ediktu honen eranskinean azaltzen diren entitateei zuzenean jakinaraztea Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 6ko Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan ofizioz ezeztatzea 163/2010 Dekretuaren preskripzioetara egokitu ez diren kirol-klub eta -elkarteen inskripzioak (ekainaren 22ko 163/2010 Dekretua, Kirol Klub eta Kirol Elkarteena).

Hortaz, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen bigarren xedapen iragankorrean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako iragarki hau argitaratzea erabaki da.

Halaber, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa argitara eman dela 2016ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (102. zk.) (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/05/1602324a.shtml)

Eranskinean aipatzen diren pertsonak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala