244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5539
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETSaren Arriagasko kotxetegien Informazio Azterlana idazteko zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzua.
b) Xedearen deskribapena: ETSaren Arriagasko kotxetegien Informazio Azterlana idazteko zerbitzua.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamar mila (130.000,00) euro, BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Data: 2016ko azaroaren 15a.
b) Esleipenduna: UTE Paymacotas Euskadi, S.L. – TRN Ingeniería y Planificación de Infraestructuras, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita lau mila eta bostehun (84.500,00) euro, BEZa kanpo.
e) Burutzeko/entregatzeko epea: sei (6) hilabete.
Bilbao, 2016ko abenduaren 12a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.