Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5536

EDIKTUA, 497/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: L2 497/2016 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Allianz Seguros.

Abokatua: Anouska Sucunza Totoricagüena.

Prokuradorea: Maria Concepción Mendoza Abajo.

Alderdi errekurritua: Maria Jesús Diaz Vázquez eta Agustin Novoa Seguin.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea (trafiko).

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-11-03an. Hona hemen epaitza:

1.– Ezesten dut Concepción Mendoza Abajo epaitegietako prokuradoreak Allianz Cía. Seguros y Reaseguros, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan jarritako apelazio-errekurtsoa. Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 15/2016 prozedura arruntaren autoetan 2016ko ekainaren 29an emandako epaiaren aurka jarri zen errekurtso hori.

2.– Errekurritzeko jarritako gordailuaren galera agintzea; zenbateko hori errekurtso ezetsien kontura sartuko da.

3.– Apelatzailea kondenatzen dut apelazio-errekurtsoaren kostuak ordaintzera.

Maria Jesús Diaz Vázquez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala