Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5534

ERABAKIA, 2016ko abenduaren 1ekoa, 2016ko irailaren 14ko Aginduaren bidez osatutako balorazio-batzordearena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat eskuratzeari buruzkoa.

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2016ko abenduaren 1ean egindako bileran:

Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin betiko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/11995 Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Farmazia Zuzendaritzaren aurrean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 1a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

TERESA FERNÁNDEZ DE CASTRO AGUIRREZÁBAL.

ERANSKINA

BEHIN BETIKO PUNTUAZIOA – VITORIA-GASTEIZ

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala