Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5527

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 15ekoa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka batez jabetzeko ordezkoa, Vitoria-Gasteizen.

Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuan jasotakoari jarraituz –martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuaren bidez aldatua–, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ebazpen bat onartu zuen 2016ko martxoaren 21ean, lau beka betetzeko deia eginez.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez bete ziren lau beka horiek, urtebeterako.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2016ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, destino aldaketa bat onartu da, eta hutsik geratu da Vitoria-Gasteizko beka bat. Ondorioz, horretarako ezarritako dagoen prozedurari jarraituz, ordezko bezala Mikel Moreno Fernández izendatzea egokitzen da, geratzen den denborarako.

Hori horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mikel Moreno Fernández izendatzea Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekaren esleipendun, Vitoria-Gasteizen.

Bigarrena.– Administrazio bidea agortzen ez duen ebazpen honi gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 15a.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.


Azterketa dokumentala