Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5523

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 14koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Miren Garbiñe Ugarte Muguruza andreak Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Garbiñe Ugarte Muguruza andreak Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari uztea (lanpostua: 520010 kodea, 46. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2016ko abenduaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala