244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5521
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo, SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2017. urterako tarifak onartzekoa.
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2016ko azaroaren 30ean egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Monte Igueldo, SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2017. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Monte Igueldo, SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzekoan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoan, xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitzaren kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.
2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak uste du proposatutako igoera ez dagoela justifikatua, enpresak aurkeztutako ikerketa ekonomikoaren arabera. Beraz,egokia da 2016ko ekitaldirako onartutako tarifei eustea 2017an ere.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabakitzen du:
Lehenengoa.– Monte Igueldo, SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2017. urterako tarifa hauek onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barnean direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
– Tarifa orokorra 1,75
– Tarifa berezia (joan-etorria) 3,15
Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.
Euskadiko Prezioen Batzordeburuaren ordezkoa,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.