Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5519

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k 2017. urterako aurkeztutako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak onartzeko dena.

2016ko azaroaren 30eko bileran, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, hau da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sartu da Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k 2017. urterako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak berrikusteko aurkeztutako eskaria.

Hiri barruko bidaiari-garraioari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoaren eremuko prezio baimenduak» modalitatean, Zerga arloko presako neurriei buruzko eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikulua betez (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Eskumen hori Euskadiko Prezioen Batzordeak du, hala xedatuta baitago, batetik, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta bestetik, Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatzen denez, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Baina bigarren paragrafoak honela dio: «Hala ere, espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak berrikusi ahal izango ditu, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, nahiz eta 1. idatzi-zatian ezartzen den epea agortu ez».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitzaren kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori dela eta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabakitzen du:

Lehenengoa.– Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.k eskatu dituen 2017. urterako hiri barruko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifen aldeko baimena ematea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidarien Derrigorrezko Asegurua barnean direla:

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

1.– Titulu orokorraren barruan, lehenengo ibilaldia bukatu eta 50 minutuko epean autobus-aldaketa egiteko eskubidea sartuta dago. Zerbitzu hori doan izango da hiri barruko autobus-garraio kolektiboaren sareko lineen artean, bai eta tranbiaren lineetara aldaketa egiteko ere; horrela, bi moduetan, bi ibilaldiren prezio pilatua titulu orokorreko prezioen baturaren % 55 izango da. Beste tituluek –Bonobux izan ezik– ez dute autobus-aldaketa egiteko eskubidea jasotzen.

2.– Hilabeteko 30E bonuak balio du 30 egun jarraian garraio-publikoaren eguneko sarean egiten diren bidaietarako. Ez du balio gaueko Gautxori zerbitzurako, ezta Andra Mari Zuriaren festetan erakustazokara hurbiltzen den zerbitzurako ere, ez eta kultura edo kirol-ekitaldietara joateko erabiltzen diren ez ohiko zerbitzuetarako ere.

3.– Dirutan ordaintzeko diren billeteak 0,05 euroren multiploak izan daitezen biribildu dira, gutxiago itxaroteko; izan ere, biribiltzerik egiten ez bada, 0,01 eta 0,02 euroko txanponak beharko dira (ordaintzeko moduak maiztasunean, puntualtasunean eta merkataritza-abiaduran du eragina, puntako orduetan).

4.– Familia ugariko edo familia ugari bereziko txartela duten bidaiariek % 20tik % 50era bitarteko legezko beherapenak izango dituzte, titulu guztietako tarifetan. Dirutan ordaintzeko billeteen prezioak beherantz biribildu dira, 0,05 euroren multiploak izan daitezen. Gainerako erabiltzaileentzat billetearen prezioa gorantz biribildu bada, familia ugarientzako kalkulua biribildu baino lehenagoko prezioaren gainean egingo da (Ordaintzeko moduak maiztasunean, puntualtasunean eta merkataritza-abiaduran du eragina, puntako orduetan).

5.– Udalaren Garraio Txartelaren onuradunak, Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizartegintza Zerbitzuaren arautegiaren baldintzak betez.

6.– Erabiltzaileei Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino 2,5 aldiz diru-sarrera txikiagoak izatea eskatuko zaie, 65 urtetik gorakoen eta % 66ko desgaitasuna edo hortik gorakoen eta % 33tik gorako baina % 66tik beherako desgaitasuna dutenen tituluak erabiltzeko eskubidea ematen duten txartelak eskuratu edo berritzeko.

7.– Bonobux titulua egitasmo pilotu bati dagokio, udal herri txikiagoak Gasteizko hiriarekin komunikatzen dituena. Bidaia bakoitzeko autobus-aldaketa bat ahalbideratzen du eta 10 unitateko bonu bat lortzea eskatzen du; kasu horretan, ez dago txartel sinple arruntik.

Bigarrena.– Agindu honek 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Euskadiko Prezioen Batzordeburuaren ordezkoa,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala