Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2016ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5518

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen hainbat zerbitzuren 2017. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2016ko azaroaren 30ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori Larrainetako funikular eta tranbia zerbitzuen 2017. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. zenbakian zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitzaren kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2017. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabakitzen du:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen Larrainetako funikular eta tranbia zerbitzuen 2017. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barnean direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Larrainetako funikularraren tarifak.

(Ikus .PDF)

b) Tranbiaren tarifak.

Bilbao:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz. Berezko tituluak eta konbinatuak:

(Ikus .PDF)

c) Tarifa murriztuak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Euskadiko Prezioen Batzordeburuaren ordezkoa,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala