229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 3 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5160
IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena, 405X1600412-3 (REC-VIC-037/2016-X) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoari emandakoa Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hausteari buruzkoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea egitea lortu ez denez, iragarkia hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu hau Sektore Publikoaren Arrazionalizazioa eta beste neurri administratibo batzuen erreforma arautzen duen irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatua izan da.
Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, edo interesdunaren bizilekuaren barrutiko Administrazioarekiko auzi-epaitegian, bi hileko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago (REC-VIC-037/2016-X espedientea 405X1600412-3 espedientetik eratorria) honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E zonaldea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Isun-zehapenaren ordainketa egiteko epea:
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte, errekargurik gabe.
Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinerazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte, errekargurik gabe.
Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez jakinaraziko da interesdunaren ondaretik, % 20ko errekarguarekin eta dagozkion berandutze-interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 48 artikuluaren eta ondorengoen arabera.
Isuna honela ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Banco Santander, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, Caixabank; beste erakunde batzuen txartelak; edota Internet bidez: http: //www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzako jakinarazpen bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 22a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.