Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5157

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sarearen esku dauden trenbideetako geltokietako publizitatearen ustiapenari buruzko lizitazioa iragartzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Publizitatearen ustiapena Euskal Trenbide Sarearen esku dauden trenbideetako geltokietan.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

c) Burutzapen/entrega epea: bost (5) urte.

d) Luzapenak: bai. Urtez urte luzatu ahal izango da, hiru urtez gehienez ere, bi aldeen akordioaren bidez.

e) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren balorazioa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; merkataritza ustiapen plana (balorazioa 0 eta 40 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Kontratuaren aurrekontua: hasieran aurreikusitako kontratuaren bost urteetako urteko fakturazio garbiaren ehunekoa, eta hori ezin izango da inoiz urteko fakturazio garbiaren % 50etik beherakoa izan.

Horretarako, urteko fakturazio garbitzat joko da: esleipendunak bere bezeroei kontratu honen xedea dela-eta fakturatu dien zenbateko osoaren eta hark xede hori bera dela-eta ordaindu dituen agentzia-komisioen, deskontuen, hobarien eta rappelen arteko aldea.

5.– Bermeak: Pleguan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Testu librea: Publizitatearen ustiapena)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko abenduaren 16ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko azaroaren 22a.

Idazkari Nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala