229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5152
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 16koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2016ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritu zen (CEIm-E).
Farmazia Zuzendaritzaren eskabide bat jaso da, eta, han, eskatzen da Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren osaera berritzeko. Horregatik, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikulua (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 14. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikulua eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legea, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Idoia Camaron Echeandía andrea izendatzea Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko idazkari.
Bigarrena.– Maria Rodriguez Velasco andrea Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko idazkariaren kargutik kentzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordearen aurrean, edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.