Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5151

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 16koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako konposizioa berritzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2016ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritu zen (CEIm-E).

Farmazia Zuzendaritzaren eskabidea jaso da, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren osaera berritzeko. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 14. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikuluan, eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa kontuan izanik, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carlos Maria Romeo Casabona jauna Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko lehendakari izendatzea.

Bigarrena.– Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko lehendakariaren kargutik kentzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala