229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (319 KB - 15 orri.)
- EPUB (721 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5145
1498/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen dituena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren bidez deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten duena. Ebazpen horren bidez, handitzen da 2012ko lekualdatze-lehiaketaren destinoen eskaintza Mediku kategorian (lanpostu-funtzionalak: Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2012 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategoriaren lekualdatze-lehiaketara deitu zen (lanpostu funtzionalak: Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT) (2012ko abenduaren 18ko EHAA).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren bidez handitu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaia betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2012 Ebazpenak araututako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategoriaren lekualdatze-lehiaketaren destinoen eskaintza (lanpostu funtzionalak: Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT) (2016ko apirilaren 26ko EHAA).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 1eko 199/2016 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren bidez deitutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen. Ebazpen horren bidez, handitu zen Mediku kategoriaren 2012ko lekualdatze-lehiaketaren destinoen eskaintza (lanpostu funtzionalak: Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT).
Kontuan izan behar da ebazpen honen edukia ematen den unetik sortutako egoeretara egokitu behar dela eta baita Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaiaren betearazpen-esparruan emandako ebazpen bat dela ere, horrek 2011ko EPEn duen irismenarekin ezinbestez koordinatuz, asistentzia sanitario egokia ematen dela bermatzeko amaierako helburuarekin.
Aipatutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren 1.5.2. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, Epaimahaiak onartutako eta Giza Baliabideen Zuzendaritza honetara bidalitako Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT lanpostu funtzionalen destino-esleipenen behin betiko zerrenda ikusita eta langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenari jarraikiz deitutako lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera (ikus ebazpen honen I. eranskina), Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategorian (lanpostu funtzionalak: Familia-medikua Fakultatibo Espezialista-LMAT eta Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT). Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiak egin zuen lehiaketa horretarako deialdia.
Prozesuaren ekonomiaren arrazoiengatik, Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista-LMAT lanpostu funtzionalean, eskatutako destinoei dagokienez partaideen artean ez dagoenez lehiarik, ez da egin lehiaketako merezimenduen baloraziorik.
Bigarrena.– Onartzea aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionalak hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean ageri da.
Hirugarrena.– Agindu ematea argitara eman dadin ebazpen honen III. eranskinean lanpostu funtzionalei dagozkien destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera. Hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpeneko I. eranskinean eskaini ziren destino horiek.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren 1.3.1 atalean ezarritakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 1528/2012 eta 1529/2012 Ebazpenetan agertzen diren esleipendunek (2012ko abenduaren 18ko EHAA) egun dauden egoeran jarraituko dute, handitze-deialdi honetan parte hartu ez badute edo, horretan parte hartzeko eskabidea eginda ere ebazpen honek ez badie ematen aipatutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 1528/2012 eta 1529/2012 Ebazpenek esleitutako destinoa ez den beste bat eta salbuetsita badaude laugarren atalean deskribatutako izapideak egiteaz.
Laugarrena.– Emandako destinoari ezin zaio uko egin, salbu eta interesdunak beste destino bat lortzen badu eta horrek lanez aldatzea eskatzen badu beste Osasun Zerbitzu edo Herri Administrazio batek deituta borondatez behin betiko mugitzeko prozedura baten bidez edo izendapen askearen bitartez.
Lehiaketa erabakitzeak zerbitzu aktibora itzultzea dakarrenean izan ezik, destinoaz jabetzeko epea edo epe horren luzapena, halakorik bada, zerbitzu aktibotzat joko da eta dagozkion lan-sariak jasoko dira destinoko zentroaren kargutan.
Langile bat borondatezko mugikortasuneko prozedura batean destinoaz jabetzen ez bada, ezarritako epeen barruan edo lege edo arauen arabera epe horiei dagozkien luzapenetan, ulertuko da estatutupeko langile gisa interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan deklaratuko du zerbitzuak egiten zituen osasun-zerbitzuak.
Dena dela, justifikatu ahal diren arrazoiak daudenean, interesdunari aurretik entzunda Osakidetzak arrazoi horiek ontzat ematen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal da. Kasu horretan interesdunak destino berrian hasi beharko du bere garaian destinoaz ez jabetzeko traba izan ziren arrazoiak desagertu bezain pronto.
Ebazpen honen edukiaren inguruan dauden ezohiko egoerak kontuan izanik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoak diren hautagaiek, destino bat lortzen badute, haien aurreko destinoa utziko dute Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean. Lan-uzte hori lanpostuaz jabetzen direnean berretsiko dute.
Beste Osasun Zerbitzu batetik datozen eta destinoa lortzen duten hautagaiek haien aurreko destinoa utziko dute destinoen behin betiko esleipenari buruzko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunetan.
Lanpostuaz jabetuko dira lana utzi edo, behin-behineko atxikipenaren kasuan, EHAAn destinoen behin betiko izendapenari buruzko Ebazpena argitaratu eta hurrengo bi egunetan.Destinoaren esleipenak Osasun Zerbitzuaz aldatzea edo zerbitzu aktiboan berriz sartzea dakarrenean, lanpostuaz jabetzeko epea hilabete batekoa izango da, lehenengo kasuan, lana utzi eta hurrengo egunetik hasita edo EHAAn destinoen behin betiko izendapenari buruzko Ebazpena argitaratu hurrengo egunetik hasita.
Edonola ere, esleipendunak duen destinoa kontuan izango da aurreko paragrafoan adierazitako epeak aplikatzeko.
Lanpostuaz jabetuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian, Araba kaleko 45. zenbakian, Vitoria-Gasteizen, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzak aurretik emandako hitzorduarekin.
Duen destinoa lortzen dutenean, modu efektiboan sartuko dira lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunetik hasita.
Beste kasu guztietan, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaiaren betearazpenetik sortutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren ezohiko izaera kontuan izanik eta asistentzia sanitario egokia ematen dela bermatzeko helburuarekin, modu efektiboak sartuko dira 2017ko urtarrilaren 16an. Esleitutako destinoaz jabetzen direnetik 2017ko urtarrilaren 15era arte, zeuden plazan jarraituko dute, ezohiko izaerarako aldi baterako mugikortasun/zerbitzu-eginkizun baten bidez.
Bosgarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/2016 Ebazpenaren 1.5.2 oinarrian.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.