229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5135
179/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Justiziako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ana Aguirre Zurutuza andrea Justiziako sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
María Jesús carmen san josé lópez.