229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5134
177/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Turismoko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Maider Echevarria García andrea Turismoko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.