229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5131
174/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Itziar Epalza Urquiaga andrea Merkataritza eta Turismoko sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.