Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5127

170/2016 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Zerbitzu zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Paloma Usatorre Mingo andrea Zerbitzu zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala